Gaur ere ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren

Gaur ere ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren
2020/05/20 eta kitto!
Koronabirus kasu berrien kopuruak nabarmen egin du gora EAEn , gaur Osasun Sailak argitaratutako txostenaren arabera. 26 kasu berri atzeman dira, eta horietatik 13 Araban izan dira (8 Gasteizen, 3 Oionen eta bana Agurain eta Zuian) , 12 Bizkaian (9 Bilbon eta bana Basauri, Urduña eta Trapagaranen) eta bakarra Gipuzkoan (Iruran).

Nabarmentzekoa da Bilbo eta Gasteizen kasuan, egunero atzematen diren kasu berrienkopurua, izan ere azkeneko 5 egunetan adibidez Gasteizen 20 kasu berri atzeman dira Bilbon 27.

Gure bailarara etorrita, astebetean ez da kasu berririk atzeman Debabarrenean, eta beraz horrela banatzen dira metatutako kasuak herriz herri:

Eibar           209
Ermua         167
Elgoibar       44
Mutriku       14
Soraluze     13
Deba              10
Mendaro     4
Mallabia       4

Ospitaleratuei dagokionean, piskanaka arintzen da ospitaletak jasatzen diharduten zama eta momentu honetan 14 lagun duade Eibarko Ospitalean ingresatuta (atzo baino bat gutxiago) eta 4 Mendarokoan (atzo bezala).