Gaur ere ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO
Gaur ere ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren
ETA KITTO 2020, Api 28

Gaur Osasun Sailak argitaratutako datuen arabera, ez da koronabirus kasu berririk atzeman Eibarren, beraz metatutako kasuak 199 izaten jarraitzen dute.

Debabarrenean kasu bakarra atzeman da, Ermuan, non metatutako positiboak 158 diren.

Horrela momentu honetan Debabarrean metatutako positiboak 429 dira.

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x3001

Herri herri hauexek dira metatutako positiboak:

Eibar           199
Ermua         158
Elgoibar       38
Mutriku       11
Soraluze     11
Deba              7
Mendaro     3
Mallabia       2

Ospitaleratuak atzo baino bat gehiago dira gaur, izan ere nahiz eta Eibareko Ospitalean atzo baino lagun bat gutxiago dagoen ingresatuta, Mendaroko Ospitalean atzo baino 2 lagun gehiago daude.

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »