Gaur itxiko da emakumeen elkarteentzat diru-laguntzak eskatzeko epea

Gaur itxiko da emakumeen elkarteentzat diru-laguntzak eskatzeko epea
2015/09/17 00:00
eta kitto!

Gaur (barixakua, hilak 18) izango da emakumeen elkarteentzat udalak ematen dituen diru-laguntzak eskatzeko azken eguna. Udalak ematen dituen laguntza hauek herriko elkarteek berdintasunaren aldeko programa zehatzak gara ditzaten daude bideratuta. Bestalde, garapenerako sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuetarako diru-laguntzak eskatzeko epea irailaren 25erarte egongo da zabalik.
Kasu bietan, diru-laguntza jasotzeko interesa duten elkarteek Pegoran (Herritarren Zerbitzurako Bulegoan) egin beharko dute horretarako eskaera. Horrekin batera, jarduera txostena eta jarduketa-txostena (justifikaziorako) aurkeztu beharko dituzte hilaren 18a baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero, eta dokumentuak deskargatzeko, udalaren webgunera jo daiteke, "tramiteak" ataleko "bekak, diru-laguntzak eta bekak" azpiatalera.