Gaur zabalduko dute 16 eta 29 urte artekoak txertatzeko hitzordua hartzeko aukera

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaur zabalduko dute 16 eta 29 urte artekoak txertatzeko hitzordua hartzeko aukera
ETA KITTO 2021, Uzt 09

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur egunean zehar zabalduko du 16 eta 29 urte artekoak COVID-19aren aurka txertatzeko hitzordua hartzeko aukera Osakidetzaren webgunearen bitartez.

Osakidetzak aldatu egingo du txertaketa kanpainan erabilitako sistema. Orain arte, SMS bitartez ematen zuen hitzordua aktibatzeko aukeraren berria; baina 16 eta 29 urte arteko pertsonek, ostera, ez dute mezurik jasoko eta zuzenean sartu beharko dira Osakidetzaren webgunera.

Osasun Sailaren aurreikuspenen arabera, talde horren inokulazioa uztailean eta abuztuan zehar egingo dute.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »