Gaurko Deporreko hitzaldiarekin hasiko dira 22. Jardunaldi Mikologikoak

Gaurko Deporreko hitzaldiarekin hasiko dira 22. Jardunaldi Mikologikoak
2022/10/21 eta kitto!
Hitzaldi horretan Aranzadi Zientzia Elkartearen Antton Melendezek “mikologiako oinarrizko kontzeptuak, sailkapen nagusiak eta, batez ere, zeintzuk diren perretxikoak identifikatzerakoan dauzkagun akats nagusienak. Saioaren helburua perretxikozale direnei “bilketa dibertigarri, jasangarri eta segurua izateko” baliabideak ematea da.
Bihar goizeko 08:30etan eskoletako haurrek eta gurasoek perretxikoek biltzeko mendi irteera egingo dute, Lizarrusti edo Marietara joanda. Goizean bildutako guztiak arratsaldean, 16:00etatik aurrera, aukeratu eta sailkatuko dira Deporren bertan, hor ere Aranzadiren laguntzarekin.

Domekan, azkenik, perretxiko erakusketa, dastaketa eta salmenta egingo dute Toribio Etxebarria kalean, goizeko 10:30etik eguerdiko 14:00ak arte. Euria balitz, erakusketa hori udaletxeko arkupetara pasatuko litzateke. Produktu mikologikoen dastaketa eta salmenta Mikel Lasaren eskutik egingo da.