Gaurtik aurrera indarren dago Covid pasaportea Europar Batasuneko herrialde guztietan

0    Gizartea 
ETA KITTO
Gaurtik aurrera indarren dago Covid pasaportea Europar Batasuneko herrialde guztietan
ETA KITTO 2021, Uzt 01

Dagoeneko 190.000 pertsona inguruk dute Hego Euskal Herrian covid pasaportea, eta, horri esker, Europa osoan zehar bidaiatu ahalko dute berrogeialdirik egin beharrik izan gabe.

Gaur sartu da indarrean Covid pasaportea Europar Batasuneko herrialde guztietan. Hego Euskal Herrian 190.000 pertsona inguruk eskuratu dute dagoeneko ziurtagiria azken asteotan, 127.500ek EAEn eta 61.600ek Nafarroan. Agiri horri esker Europa osoan zehar bidaiatu ahal izango dute askatasunez eta berrogeialdirik egin beharrik izan gabe. EAEn Osakidetzaren webgunean eska daiteke ziurtagiria.

Ez da derrigorrezkoa izango bidaiatzeko, baina, daramanari, erraztu eta arindu egingo zaizkio kontrolak; ez daukanak helburuko herrialdeko agintariek ezarritako neurri eta kontrolak bete beharko ditu, eta kasu bakoitzean beharrezko den informazioa aurkeztu beharko du.

QR kode digitala udako oporrengatik joan-etorriak nabarmen ugaritzen diren egunean sartu da indarrean; kode hori gailu mugikor guztietan eraman daiteke, baita paperean ere, ziurtagiriaren titularrak covidaren aurkako txertoa jaso duela, koronabirus -PCR edo antigenoak- proban emaitza negatiboa duela edo azken sei hilabeteetan gaixotasunetik errekuperatu dela frogatzeko.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »