Gazte eragileek bat egin dute pentsiodunek biharko deitu duten manifestazioarekin

Gazte eragileek bat egin dute pentsiodunek biharko deitu duten manifestazioarekin
ETA KITTO 2019, Aza 15

Debabarreneko pentsionista plataformek deituta, eskualde mailako
manifestazioa egingo da bihar (zapatua, hilak 16) eguerdian, 12:00etan Untzagatik hasita, pentsio publiko eta duinak eskatzeko. 2018ko urtarrilaren 15ean hasi ziren asteroko mobilizazioetako eskaera berak errepikatuko dituzte biharko manifestazioan: 2011. eta 2013. urteetako legeak bertan behera lagatzea, 1.080 euroko gutxieneko
pentsioa, 1.200 euroko gutxieneko soldata eta pentsioetan andra eta gizonen artean dagoen aldea desagertzea, besteak beste.

Biharko manifestazio deialdiaren harira, Eibar eta Ermuko hainbat gazte eragilek babesa azaltzeko idatzia egin dute eta gazteak deitu dituzte, pentsioen aldeko borrokarekin bat egitera eta manifestazioan parte hartzera gonbidatuta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »