Gazteen Gurutze Gorriak tonbola solidarioa antolatu du astebururako

Gazteen Gurutze Gorriak tonbola solidarioa antolatu du astebururako
2022/12/16 eta kitto!
Eibar-Ermuko Gazteen Gurutze Gorriak Tonbola Solidarioa antolatu du asteburu honetarako, “kalteberatasun-egoeran dauden ahalik eta haur gehienengana iritsi ahal izateko.” Gaur bezala, bihar eta etzi ere Untzagan egongo dira, tonbolarako txartelak euro batean saltzen. Tonbolari esker lortutako irabaziak Gurutze Gorriko gazte atalak egiten dituen proiektuetarako izango dira. Zozketatuko diren sariak, berriz, inguruko enpresek eta elkarteek egindako dohaintzak izan dira.