Gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko ekintzak egingo dituzte hilaren 17an eta 18an

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Gaztetxearen 10. urteurrena ospatzeko ekintzak egingo dituzte hilaren 17an eta 18an
ETA KITTO 2021, Ira 09

Orain dela 10 urte, 2011ko abuztuan, Cadena Iris lantegia zena okupatu eta gaztetxeak bide berria hasi zuen, Asua Errekako Tallarra gaztetxearen (2002-2010)  lekukoa hartuz. Urteurren berezia ospatzeko, ekintzak egingo dituzte datorren asteko asteburuan, hilaren 17an eta 18an, gaztetxean bertan.

 

Antzerkia, jolasak, hitzaldiak, kontzertuak… bi eguneko egitaraua osatu dute antolatzaileek eta herri-bazkaria ere egingo da. Hilaren 18ko herri-bazkarira joateko tiketak 9tik 15era egongo dira salgai, 8 eurotan. “Aukera begetariano eta beganoa ere badago”, azpimarratzen dutenez.  

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »