Gaztetxearen kontrako erasoengatik protesta egiteko kontzentrazioa egin zuten atzo

Gaztetxearen kontrako erasoengatik protesta egiteko kontzentrazioa egin zuten atzo
2020/10/27 09:21
eta kitto!
Gaztetxea “bakean” laga dezatela eskatu zuten atzo arratsaldean Untzagan egin zen elkarretaratzean. Gaztetxetik adierazi dutenez, “azken aldian, udaltzainek gure gaztetxean muturra sartzeko ausardia sentitu dute, bizilagunen batek deitu omen duela esanez. Espazio okupatu eta autogestionatu batera sartzeko haien legedia urratzeaz gain, barruan zeuden lagun guztien izenak paper batean idazteko gaitasuna dutela erakutsi dute hainbatetan”. Orain arte isilik egon diren arren, “aspertuta” daudela diote eta horregatik deitu zuten maskarilla jantzita eta segurtasun neurriak beteta egin zen kontzentrazioa, “protesta egiteko eta gaztetxearen kontrako erasorik” ez dutela onartuko esateko.