Geltoki berriaren inguruko inkestak egingo dira

Geltoki berriaren inguruko inkestak egingo dira
2016/11/18 eta kitto!
Etorkizunean Eibarko autobus geltokia non kokatu zehazteko asmoarekin udalak parte-hartze prozesoa martxan jarriko du. Azaldu dutenez, "aholkularitza bati ikerketa egiteko eskatu zaio, hiriarteko autobus zerbitzuaren mugikortasuna, autobus-terminala kokatzeko aukera eta aldaketek zelako eragina euki dezaketen aztertzeko. Ikerketarekin batera inkestak egingo zaizkie autobusa erabiltzen dutenei eta Eibarko biztanleei orohar". Kokapena zehazteko prozesuaren barruan, lehen pausoa Leber Planificación e Ingeniería enpresak egingo duen ikerketia dago, eta horren parte izango dira ere herritarrei euren lehentasunei buruz galdetzeko egingo zaizkien inkestak. Abenduaren 2ra arte 400 bat inkesta egiteko asmoa daukate, batzuk autobus geltokietan daudenei galdetuta eta beste batzuk, berriz, herriko kaleetan dabiltzanei galdetuta. Ikerketa EH Bilduk aurtengo aurrekontuei egindako zuzenketa baten ondorioa da.