Genero arrakalarekin amaitzea eskatuko dute pentsiodunek astelehenerako deitu duten manifestazioan

Genero arrakalarekin amaitzea eskatuko dute pentsiodunek astelehenerako deitu duten manifestazioan
ETA KITTO 2021, Ots 26

Eibarko Pentsionisten Taldeak manifestazioa deitu astelehenerako, 12:00etan Untzagatik hasita. Pentsio duin eta publikoak aldarrikatzeaz gain, batez ere genero arrakala bertan behera lagatzea eskatuko dute mobilizazioan. Azken hiru urte hauetako mobilizazioetan 1.080 euroko gutxieneko pentsioa, pentsioak KPIaren arabera igotzea eta 1.200 euroko langileen gutxieneko soldata (LGS) eskatzen dituzte, besteak beste.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »