Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroa bigarren fasera igaroko dira astelehenean
                    2020/05/22
                    13:09
                  
                  
                    
                    eta kitto!
                  
                  
                Konfirmatuta. Hego Euskal Herri osoa bigarren fasera pasatuko da datorren astelehenean. Horrek esan nahi du tabernetara eta jatetxeetara sartu ahal izango garela ( %30eko aforoa izango dute gehienez). Horrez gain, hamabost lagun arteko bilerak baimenduta egongo dira -orain hamar artekoak egin daitezke-. Nafarroan, 200 pertsona egon ahal izango dira ekitaldi publikoetan -1. fasean bezala-, eta itxita jarraitu beharko dute elkarte gastronomikoek, jendetza biltzen delako horietan eta zaila delako segurtasun distantzia mantentzea.
Kalera ateratzeko ordutegiak kenduko dira Euskal Herrian, nahiz eta agian adinekoentzako denbora-tarte bat egokitu.
Bestalde, alarma egoera ekainaren 7ra arte luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak.
              Kalera ateratzeko ordutegiak kenduko dira Euskal Herrian, nahiz eta agian adinekoentzako denbora-tarte bat egokitu.
Bestalde, alarma egoera ekainaren 7ra arte luzatzea onartu du Espainiako Gobernuak.
