Gipuzkoako egoitzetan positibo eman duten zazpi lagun Eibarko Ospitalera ekarri dituzte

Gipuzkoako egoitzetan positibo eman duten zazpi lagun Eibarko Ospitalera ekarri dituzte
2021/11/30 eta kitto!
Gipuzkoako lau zaharren egoitzatan zazpi COVID-19 kasu egon dira azken egunotan, tartean bat Eibarko San Andresen. PCR proban positibo emandako egoiliarrak Eibarko Ospitaleko COVID-19 erreferentzia zentrora eraman dituzte, “prebentzioagatik eta birusa egoitzen barruan zabaltzea eragozteko”, arduradunen esanetan.

Azken kasu positiboa irailaren 27an hauteman zen, eta urriaren 19tik ez da kasu aktiborik izan Gipuzkoako adinekoen egoitzetan. Bertan bizi diren adinekoek irailetik urrira bitartean jaso zuten txertoaren hirugarren dosia.