Gipuzkoan eta Araban ez da positiborik atzeman, eta Bizkaian 8 kasu erregistratu dituzte

0    Gizartea 
CDwes76
Gipuzkoan eta Araban ez da positiborik atzeman, eta Bizkaian 8 kasu erregistratu dituzte
ETA KITTO 2020, Eka 12

Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, PCR bidez atzemandako koronabirus kasuak 8 izan dira EAEn, atzo baino 5 gutxiago. Guztiak Bizkaian zenbatu dituzte: 6 Bilbon eta 2 Erandion.

Gipuzkoan eta Araban ez da kasu berririk eman. Eibarren (grafikoan ikus daitekeenez) azke bi egunetan ez da kasu berririk erregistratu.

Eskualdeko ospitaletako datuei dagokienez, aurreko egunean bezala jarraitzen dugu. Eibarko Ospitalean 4 lagun daude eta Mendarokoan lagun bat dago Covid-19arekin ingresatatuta.

Atzo 4.286 proba egin ziren guztira (3.267 PCR eta 1.019 test azkar).

Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen kasuan, egoera hau da: guztira1.109 PCR proba egin zaizkie profesionalei (837), pazienteei (156) eta bisitei edo kontaktu estuei (116). Azken orduko emaitzen arabera, 32 pertsonak eman dute positibo, atzo baino hiru gehiago. Beraz, foku horri dagokionez, Basurtuko Unibertsitate Ospitalean 12 profesionalek, 12 pazientek eta 8 bisitarik edo kontaktu estuk eman dute positibo. Gainerako probek negatibo eman dute.

Gaur egun, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Txagorritxun 134 PCR egin dira kontaktu estuetan, pazienteetan eta profesionaletan. Emaitzak 7 positibo izaten jarraitzen du (3 paziente, profesional 1 eta 3 bisita edo kontaktu estu). Ez dago aldaketarik detektatutako positiboekin alderatuta.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »