Gipuzkoan koronabirus kasu bakarra erregistratu dute azken orduetan

Gipuzkoan koronabirus kasu bakarra erregistratu dute azken orduetan
2020/06/15 eta kitto!
Gaur Osasun Sailak argitaratu duen txostenaren arabera, PCR bidez atzemandako koronabirus kasuak 8 izan dira EAEn, atzo baino bat gutxiago. Gipuzkoan kasu bakarra atzeman dute, Aretxabaletan. Bizkaian 4 kasu berri agertu dira (Bilbon, Ortuella, Otxandio eta Portugaleten); eta Araban 3 kasu zenbatu dituzte (2 Gasteizen eta bat Laudion)

Eskualdeko ospitaleetako datuei dagokienez, Eibar Ospitalean 4 pertsona daude ingressatuta gaitzarekin, eta 2 Mendarokoan.