Greba feministari buruzko azalpenak emateko asanblada egingo da barixakuan, 18:30ean Andretxean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Greba feministari buruzko azalpenak emateko asanblada egingo da barixakuan, 18:30ean Andretxean
ETA KITTO 2023, Aza 15

Zaintza eskubide kolektiboaren alde azaroaren 30ean egingo den greba feminista orokorraren berri emateko asmoz, barixakuan (azaroak 17), 18:30ean, asanblada informatiboa egingo da Andretxean. Horren harira, Eibarren greba prestatzeko lanean ari den taldeak azalpen orokorrak laburbiltzen duen gutuna pegatu du herriko pegora guztietan, asanbladara joateko gonbidapenarekin batera:

  • Greba zergatik? Bestelako zaintza eredu bat behar dugulako. Hortaz, zaintza “familiarizatua” eta “pribatizatua” izan ordez, eskubide kolektiboa izan dadin, kalera aterako gara.
  • Nolako greba? Guztia gelditzera goaz! (edo ahal den guztia, beti ere bizitzak sostengatuk). Ez da soilik enplegu greba bat izango: Enplegu greba – Kontsumo greba – Zaintza greba.
  • Greba zeinek? Guztiok: soldatapekoak, langabeak, ikasleak, pentsiodunak, zaintza eremuko langileak, emakumeak, gizonak, ez-bitarrak…
  • Zergatik greba feminista mistoa? Zaintzaren auziaren erantzukizuna ez delako emakumeena* soilik, gizarte osoarena baizik. Greba guztion ardura da. Mugimendu feministak izango du lidergoa, baina mugimendu ezberdinen artean indartzea da asmoa.
  • Eibarren zer? Azaroaren 30a San Andres eguna den arren, aurten borroka eguna izago da. Arduraz jokatzea dagokigu.
  • Greba eta gero zer? Greba eguna zaintza sistema publiko-komunitarioaren bidean urratsak emateko mugarri bat da. Helburua, bai maila nazionalean bai Eibarren, zaintzaren inguruko Herri akordio bat burutzea da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »