Gripearen aurkako txartaketa herritar guztientzako zabalik dago

Gripearen aurkako txartaketa herritar guztientzako zabalik dago
2021/11/17 eta kitto!
Osakidetzak gripearen aurkako txertaketa-kanpainarekin jarraitzen du, eta aurreko astelehenetik aurrera, hilaren 15etik aurrera, nahi duenak hitzordua eskatu dezake gripearen aurkako txertoa hartzeko, nahiz eta arrisku-taldean ez egon. Pasa den urriaren 18an kanpaina abiarazi zenetik, Osakidetzak 287.500 dosi baino gehiago eman ditu; % 82, 65 urtekoei edo gehiagokoei.

Hitzordua hartzeko, Osakidetzak gomendatzen du bere web-orria erabiltzea, telefono-lineak osasun-asistentziarako libre uzteko; hala ere, online tresna horren bidez hitzordua hartzeko arazoa dutenek osasun-zentrora deitu ahalko dute. Deitzean, emango dizkieten aukerei jarraikiz, 2. tekla sakatu beharko dute, hitzordua emateko.

Pasa den urriaren 18an kanpaina abiarazi zenetik, Osakidetzak 287.500 dosi baino gehiago eman ditu. Datu hori 2019koarekin alderatzean ikusiko dugu % 30 dosi gehiago eman direla, baina 2020an baino % 15 gutxiago, kontuan hartuta 2020an, pandemiaren ondorioz, salbuespenezko parte-hartzea izan zela.

Dosi gehienak 65 urtekoei edo gehiagokoei eman zaizkie; zehazki, emandako guztien % 82. Eta nabarmendu behar da 70 urte edo gehiago dituztenetan gripearen aurkako txertoa hartu dutenen artean, % 35i aldi berean Covid-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosia jarri zaiela. Komeni da gogoraraztea hori hala egin ahal izateko, bigarren txertoa hartu denetik sei hil baino gehiago igaro behar izan direla.