Griperaren aurkako txertoa jarriko diete gaurtik aurrera egoitzetako nagusiei eta osasun langileei

Griperaren aurkako txertoa jarriko diete gaurtik aurrera egoitzetako nagusiei eta osasun langileei
2020/10/05 eta kitto!
Euskal Autonomia Erkidegoko  kanpaina orokorra urriaren 13an abiatuko da, baina gaurtik aurrera adinekoen egoitzetako egoiliarrei eta langileei eta Osakidetzako osasun langileei jarriko diete.  Gainontzeko arrisku taldeetako pertsonak datorren astetik aurrera  izango dituzte txertoak eskuragarri.


Gripearen aurkako txertoa jartzeko kanpaina gaur, urriaren 5ean, hasiko da Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen egoitzetan eta osasun langileen artean. Txertoa jartzea ez da derrigorrezkoa, baina  aurten agintariek bereziki gomendatzen dute, batez ere arrisku taldeetan, COVID-19aren pandemiagatik.

Kanpaina orokorra, berriz, urriaren 13an hasiko da. Normalean urria eta azaroa bitartean hasten badira arte, aurten aste batzuk aurreratu dituzte. Helburua, urtero bezala, kutsatzeak eta heriotzak murriztea da. COVID-19aren eta gripearen infekzio bikoitz batek heriotza arriskua bikoiztu egingo luke. Horrenbestez, gripearen aurkako txertoa jartzea inoiz baino garrantzitsuagoa dela ohartarazi dute.