Gurasoei eskainitako hitzaldiak eskainiko dituzte Portalean

Gurasoei eskainitako hitzaldiak eskainiko dituzte Portalean
2023/02/23 10:36
eta kitto!
Udaleko Gizartekintza sailak eta herriko guraso elkarteek zenbait hitzaldi eskainiko dituzte ‘Gurasoak martxan’ ekimenaren barruan. Hitzaldiak Portaleako areto nagusian egingo dira, 18:00etatik 19:00etara, eta derrigorrezkoa izango da izena ematea gizartekintza@eibar.eus helbidera idatzita edo ikastetxe bakoitzeko guraso elkarteetan jakinaraziz. Gainera, hitzaldiak Portalean zuzenean jarraitzeaz gain, online ikusteko aukera emango dute.

Lehenengo hitzaldiak ‘Inteligentzia emozionala, teoria eta praktika’ izenburua du eta euskaraz izango da otsailaren 28an eta martxoaren 1ean. Bigarren hitzaldiak, bestetik, ‘Fortalecer la autoestima en las diferentes etapas del desarrollo’ du izenburu eta martxoaren 28an eta 29an eskainiko dute. Hitzaldiak ‘Baikara’ Guraso Elkarteen Gipuzkoako Federazioak emango ditu.