Gurasoei zuzendutako hitzaldi ziklo berri bat hasiko da datorren astean "Gurasoak Martxan" programaren baitan

Gurasoei zuzendutako hitzaldi ziklo berri bat hasiko da datorren astean "Gurasoak Martxan" programaren baitan
2021/01/13 09:37
eta kitto!


"Gurasoan martxan" solasaldiak urtarrilaren 19tik martxoaren 16ra bitartean izango dira, 18:00etatik 19:30era Portaleako lehenengo solairuan. Aurten, berriro ere, on line edo presentzialki parte hartzeko aukera egongo da.  Solasaldiak Eibarko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloak antolatzen ditu  herriko Guraso Elkarteekin batera.





Jarduera honetan parte hartzeko, derrigorrezkoa da izena ematea  Gizartekintzan bertan (gizartekintza@eibar.eus) edo ikastetxeetakoko Guraso Elkartearen bidez.

Formazioa eskaintzeaz gain, jarduera hauen helburua seme-alabekiko komunikazioaren gainean gogoeta egitea da. Hitzaldiak BAIKARAk emango ditu.

Hauxek dira urtarrila eta martxoa bitartean eskainiko diren hitzaldiak:

- Urtarrilak 19: "Eboluzio eta nortasunaren garapena". Hitzaldi hau euskaraz izango da. Izen-emateko orria
-
Otsailak 2: "Disciplina positiva y acuerdo/establecimiento de normas". Hitzaldi hau gazteleraz izango da.
- Otsailak 16: "Estrategias de comunicación y resolución de conflictos".  Hitzaldi hau gazteleraz izango da.
- Martxoak 2: "Nuevas tecnologias y redes sociales". Hitzaldia hau gazteleraz izango da.
- Martxoak 16: "Inteligentzia emozionala". Hitzaldia hau euskaraz izango da.