Gure Balioak Saria jasotako Tere Gantxegi hil da

Gure Balioak Saria jasotako Tere Gantxegi hil da
2020/10/16 12:12 eta kitto!
Tere Gantxegi hil zen atzo, 97 urterekin. Bera izan zen, Mercedes Kareagarekin batera, Goi Argi elkartea sortu zuena 1951n, emakumeak gizarteratzeko ahaleginean estatuan sortu zen emakumeekin osatutako lehenengo elkartea, gaur egun ere bizirik jarraitzen duena. Aipatutako Mercedesekin batera baita ere, "Talleres Protegidos Cayetano Careaga" tailerrak abiatu zituzten, gutxiagotasunak dituzten gazteak lan-munduan integratzeko helburuarekin. Eta, aurrekoez gain, Eibarko Benefizentzia Patronatoan egin zuen lan. Guzti horregatik, orain dela hamar urte, 2010ean, Debegesa eskualdeko agentziak urtero ematen duen Gure Balioak Saria jaso zuen lehen edizioan, hainbat urtetan giza baloreen arloan egindako lanarengatik. Bihar, zapatua, agurtuko dute arratsaldeko 19:00etan San Andres parrokian egingo duten hiletan.

Bideo honetan ikus dezakezue Gure Balioak Saria jaso zuenean bere esker ona azaldu zuen momentua:

https://youtu.be/dtXxUfq1V-4