Gure Esku Dagok kamisetak salduko ditu bihar goizean Untzagan

Gure Esku Dagok kamisetak salduko ditu bihar goizean Untzagan
2022/02/25 eta kitto!
Eibarko Gure Esku Dago taldekoak uztailaren 2an egingo den Pirinioetako Bidea erronka prestatzeko lanean dabiltza eta laster eskainiko dute izena emateko aukera Eibarren. Bitartean, bihar Untzagan mahaia ipiniko dute, kamisetak saltzeko. Goiz osoa emango dute bertan, 11:30etik aurrera bazkaltzeko ordua ailegatu arte.