Luizi batek eragindako hainbat ibilgailuen arteko istripua dela eta, auto-pilaketak daude AP-8 autopistan

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Luizi batek eragindako hainbat ibilgailuen arteko istripua dela eta, auto-pilaketak daude AP-8 autopistan
ETA KITTO 2022, nov 23

Hainbat ibilgailuren arteko istripua gertatu da AP-8 autopistan (Km 68), Elgoibarren (Gaindu enpresa parean) Irungo norantzan. Herrizaingo Sailetik adierazi dutenez,  luizi bat izan da eta, horren eraginez, kamio baten eta lau autoen arteko istripua gertatu da. Istripua 08:00etan gertatu da eta, ondorioz, errail bat itxita dago. Auto-ilarak direla eta,  autopista ez hartzea gomendatu dute.

Istripu honek AP-1an ere, Eibarko norantzan, 6 kilometrotako auto-pilaketak egotea eragin du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »