Hamahiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Hamahiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/16 10:48
eta kitto!
Atzo hamahiru koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino lau gutxiago, eta intzidentzia-tasa 298,46koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mutrikun zortzi kasu atzeman dituzte, Elgoibarren sei, Ermuan bost, Deban bi eta Soraluzen bat. Beraz, guztira 35 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 11.894 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.345 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 163 Araban, 672 Bizkaian eta 482 Gipuzkoan eta 28 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 31 pertsona ZIUn daude.