Hamaika Gara taldeak zapaturako antolatu duen mobilizaziora joateko autobusa irtengo da Eibartik

Hamaika Gara taldeak zapaturako antolatu duen mobilizaziora joateko autobusa irtengo da Eibartik
2021/06/29 14:53
eta kitto!
Uztailaren 3rako mobilizazioa antolatu du Hamaika Gara erreferendumaren aldeko taldeak. Bilbon izango da, Udaletxeko eta Areatzako zubian eta biak batzen dituzten pasealekuetan, 17:30ean, eta bertan parte hartuko dute Zetak, Olatz Salvadorrek, Duplak eta Itziar Ituñok. Bertara joan aurretik hamaikagara.eus helbidean eskuratu daiteke konpromiso txartela. Nahi dutenentzat Eibartik bertara joateko autobusa egongo da (16:15ean Ego Gainetik) eta Depor, Buenos Aires eta Guridi tabernetan eman daiteke izena.