Hamaika koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Hamaika koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/14 eta kitto!
Atzo hamaika koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino zortzi gehiago, baina herriko intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 207,47an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren sei positibo atzeman zituzten, Mutrikun hiru, Ermuan bi, eta Deban eta Soraluzen kasu bana. Beraz, guztira 24 koronabirus kasu berri atzeman dituzte eskualdean.

Atzo EAEn 11.651 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 989 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 94 Araban, 462 Bizkaian, 398 Gipuzkoan eta 35 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 26 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, uztailaren 5tik 11ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta  0 hildako egon direla.