Hamazortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Hamazortzi koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/22 eta kitto!
Atzo 18 koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bat gehiago, eta intzidentzia-tasa 556,89koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren hamar kasu atzeman zituzten, Mutrikun bost, Ermuan lau, Deban hiru, eta Mallabian eta Mendaron kasu bana. Horrela, guztira 42 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 13.120 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.801 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 204 Araban, 1.078 Bizkaian eta 482 Gipuzkoan eta 37 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 29 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 48 pertsona ZIUn daude.