Hariak, bakardadeari aurre egiteko Gipuzkoako estrategia aurkeztuko dute gaur arratsaldean

Hariak, bakardadeari aurre egiteko Gipuzkoako estrategia aurkeztuko dute gaur arratsaldean
2022/06/30 eta kitto!
Hariak Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Adinberrik nahi gabeko bakardadeak prebenitu eta hauei ekiteko helburuz martxan jarritako estrategia aurkeztuko dute gaur arratsaldean. Aurkezpenean Jon Iraola Eibarko alkatea, Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua, Rakel San Sebastian Adinberriko zuzendari nagusia eta Ainhoa Becerra Fundazioko Berrikuntza-arduraduna egongo dira.

Programa honakoa da:

  • ERREBAL PLAZA , 16:30: HARIAK dekalogoaren inguruan egingo diren belaunaldien arteko elkarrizketa eta Hilorama jardueretan parte hartu ahal izango da, parkean bertan kokatuko diren 10 bankuetan.

  • ERREBAL PLAZA , 18:00: Musikari batek bakardadea simulatzeko hainbat pieza interpretatuko ditu arpan, ondoren Coliseo Antzokian egingo den ekitaldiaren atari gisa.

  • COLISEO ANTZOKIA, 19:00: ekitaldi bat egingo da HARIAK Estrategia zer den ezagutarazteko eta adin guztietako pertsonen nahi gabeko bakardadeei erantzuna emango dien bizikidetza-hariak ehuntzen jarraitu ahal izateko.


Ondoren, Sostoa eta Eibarko Koro Gaztea Abesbatzak ‘Hariak’ sinfoniarekin, J. Elberdinen musika eta Marta Garcíaren letra duenak, amaituko den kontzertu txiki bat eskainiko ditu.

Gaur aurkeztuko duten estrategia hau Etorkizuna Eraizkiz ekimena eta Agenda Gipuzkoa 2020>2030ren barnean sartzen da, modu partekatuan etorkizuneko politika publikoak eraiki eta Gipuzkoa zaintzen eta gizarte politiken abangoardian kokatzea bilatzen dutenak.

10 bankuk estrategiari atxikitzeko dekalogoa jasoko dute eta jardunaldi teknikoaren aurretik belaunaldien arteko tailerrak egiteko oinarri izango dira.