Harrotasunaren Eguneko egitaraua prestatu dute Naluak, Matrakak eta Herri Asanbladak

Harrotasunaren Eguneko egitaraua prestatu dute Naluak, Matrakak eta Herri Asanbladak
2021/06/17 eta kitto!
Ekainaren 28an LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Naluak, Matrakak eta Herri Asanbladak egitarau berezia prestatu dute hilaren 26tik 28ra. “Dakizuen moduan Ekainaren 28a Harrotasunaren Eguna da. Stonewalleko istiluetan jaio zen, 1969an. Mende erdi baino gehiago igaro den arren, oraindik asko dugu borrokatzeko”, diote antolatzaileek.

Harrotasunaren Eguna “ez delako festa eguna, borroka eguna delako”, zenbait ekintza prestatu dituzte. Hilaren 26an, zapatuan, 11:00etan ‘Bollera da bidea’ izeneko solasaldia, 14:00etan bazkari autogestionatua eta 16:30ean ‘Sexualitatea deseraikitzen’ tailerra egingo dira. Hurrengo egunean, 27an, 11:00etan kafetertulia, 14:00etan bazkari autogestionatua, 16:00etan herri apainketa eta 18:00etan zineforuma ‘Rara’ pelikularekin egingo dira. Eta egitarauarekin amaitzeko, 28an, manifestazioa egingo da 19.30ean.

harrotasunaren eguna