Haserrea eragin du Espainiako Gobernuak haurrei ezarritako neurriak

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Haserrea eragin du Espainiako Gobernuak haurrei ezarritako neurriak
ETA KITTO 2020, Api 21

Espainiako Gobernuak apirilaren 27tik aurrera haurrak kalera irtetzeko aukerari buruzko xehetasunak eman ditu gaur. 14 urtetik beherakoak etxetik irten ahalko dira astelehenetik aurrera, baina gurasoekin erosketak egitera, botikara edo banketxera joateko bada soilik, hau da, orain arte alarma egoeran onartuta zeuden ekintzak egitera. Paseo bat emateko aukerarik izan gabe jarraituko dute haurrek.  Albistea zabaldu eta. berehala.  sare sozialetan neurria kritikatzen duten komentarioak zabaldu dira, “berriro haurren eskubide eta beharrak” lurrera bota dituztela salatzeko.

“Haurrek arnasguneak behar dituzte eta ez denda zuloakl”, “Hau baldin bada haur eta nerabeen egoera arintzeko proposamena, ez dute ezer ulertu” moduko mezuak irakurri ahal izan dira albistea jakin bezain pronto. Sinadura-bilketa abaitu dute  change.org‘ webgunean

535UEU-Irakaskuntza-Master-Baner-300x300

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »