Adin txikikoek Interneten izan ditzaketen arriskuei buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur Portalean

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Adin txikikoek Interneten izan ditzaketen arriskuei buruzko hitzaldia eskainiko dute gaur Portalean
ETA KITTO 2018, Aza 27

Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioak antolatuta,  “Nola lagundu gure seme-alabei Interneten arrisku eta gehiegikeriarik gabe ibiltzen?” hitzaldia eskainiko du ziber-segurtasunean eta adin txikien gaietan aditua den Pantallas Amigas-eko Jorge Floresek. Mugikorren, bideojolasen eta sare sozialen erabilera osasungarria egiteko aholkuak emango ditu Floresek.

Hitzaldia, guraso eta hezitzaleentzat aproposa da eta 19:00etan hasiko da Portaleko Areto Nagusian. Sarrera librea da.

 

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »