Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du Geoparkeak domekarako

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du Geoparkeak domekarako
ETA KITTO 2020, Ots 04

Hezeguneen Munduko Egunaren harira, Euskal Kostaldeko Geoparkeak hegaztiak behatzen ikasteko irteera gidatua antolatu du otsailaren 9rako (domekarako). Zumaiko Turismo Bulegotik 09:30etik abiatuta Santiagoko hondartzara edo Basadizarra ingurua bisitatuko dira eta hegaztiak behatzeko hastapen-tailerrak 3 orduko iraupena izango du. Irteeran kostaldeko hezeguneak ezagutzeko eta hegaztiak behatzeko oinarrizko formazioa emango da. Hegaztiak non ikusten diren, hauek ondo ikusteko beharrezko tresnak, identifikatzeko moduak edo behaketa erregistratzeko erak azalduko dira, besteak beste. Geoparkeko Gonzalo Torrek gidatuko du irteera, argitasun egokia eta itsasbehera aprobetxatuz. Jarduera familia osoari zuzenduta dago. Parte hartzea doakoa da eta azalpenak euskaraz emango dira.

Parte hartu nahi duten herritarrek aurrez eman behar dute izena labur.eus/hegaztiak2020 formularioaren bitartez edo telefonoz 943 14 33 96 (Zumaiako turismo bulegoa) zenbakira deituz.  Ura, oinetako eta arropa egokiak eta prismatikoak eramatea gomendatzen da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »