Alarma egoera apirilaren 12ra arte luzatuko du Gobernuak

Alarma egoera apirilaren 12ra arte luzatuko du Gobernuak
2020/03/22 eta kitto!

Espainiako Gobernuak beste hamabost egunez luzatuko du alarma egoera. Hainbat hedabidek aurreratu dutenez, Pedro Sanchez gobernuko presidenteak hala adierazi die erkidegoetako presidenteei gaur, igandea. Hasieran, martxoaren 29ra arte dekretatu zuten alarma egoera; luzapena apirilaren 12ra artekoa izango da. Espainiako Kongresuak onartu beharko du. Hori dela eta, Aste Santua pasatu arte jarraituko du gutxienez konfinamenduaK..