Txertoa berdintasunez eskuratzeko helburua duen COVAX ekimena azaldu du Ana Galarragak

Txertoa berdintasunez eskuratzeko helburua duen COVAX ekimena azaldu du Ana Galarragak
2021/04/27 06:13
eta kitto!
Aste honetako Koronabirusaren gakoak atealean COVAX ekimenari buruz egiten du berba Ana Galarraga Elhuyarreko zientzia dibulgatzaileak.  ETBk eta Elhuyarrek elkarlanean ekoizten duten Teknopolis saioan azaldu duenez, txertoak berdintasunez eskuratzeko helburua duen ekimena da COVAX eta Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatu du. Txertoak jaso dituen lehen herrialdea Ghana izan da.  Ekonomikoki pobreenak diren 92 herrialdeetan 2021ean 2.000 milioi dosi banatzea da helburua, bideoan esaten duen moduan.