Herriko bankuak ortzadarraren koloreekin margotzeko gonbitea egin dute

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Herriko bankuak ortzadarraren koloreekin margotzeko gonbitea egin dute
ETA KITTO 2022, Mai 10

Maiatzaren 17a LGTBI+ fobiaren aurkako Nazioarteko eguna da eta ekainaren 28a LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko eguna izanik, iaz bezala,  egun tarte horretan, herriko banku batzuk ortzadarraren koloreekin margotuzeko gonbitea egin dute Berdintasun Zerbitzua-Andretxeatik, ekintza parte-hartzaile baten bidez.

Andretxeatik adierazi dutenez, “ekintza honen helburua LGTBI+ eskubideak giza-eskubideak gisa aldarrikatzea eta Eibar LGTBI+fobiarik gabeko hiri gisa ikusaraztea da”. Hori dela eta, banku horiek urte osoan auzo guztietan egotea da asmoa.

Egun eta ordutegi hauetan margotuko dira bankuak (euriagatik aldaketak egon daitezke):

ASTELEHENAK: maiatzak 30 eta ekainak 6, 13 eta 20 (9:30 – 12:30).
ASTEARTEAK: maiatzak 17, 24 eta 31 eta ekainak 7 (9:30 – 12:30).
ASTEAZKENAK: ekainak 22 (9:30 – 12:30).
OSTEGUNAK: maiatzak 19 eta 26 eta ekainak 2, 9, 16 eta 23 (9:30 – 12:30).
OSTIRALAK: maiatzak 20 (9:30 – 12:30) eta maiatzak 27 eta ekainak 3 eta 10 (15:30 – 18:30) maiatzak 17 (9:30 – 12:30).

Informazio gehiago jasotzeko edota parte hartzeko  andretxea@eibar.eus  helbideta idatzi edo 688 853 440 / 943 543 938 telefonoetara deitu daiteke.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »