Herriko bankuak ostadarraren koloreekin margotzeko emakume bila dabiltza

Herriko bankuak ostadarraren koloreekin margotzeko emakume bila dabiltza
2021/05/25 06:29
eta kitto!
Andretxeak emakume taldea sortu nahi du herriko banku batzuk ostadarraren koloreekin margotzeko, LGTBI+ eskubideak aldarrikatzeko asmoz. “Pertsona bat arduratuko da prozesua zuzentzeaz eta taldea koordinatzeaz, WhatsApp talde bat sortuz”, diotenez.

Jarduera maiatzaren 28an, ekainaren 4an, 11an eta 25ean 09:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara; eta ekainaren 21ean eta 24an 15:30etik 19:00etara egitea aurreikusten dute.

Ekimenean parte hartu nahi dutenek Andretxeara deitu (943 54 39 38 – 688 853 440) edo idatzi (andretxea2eibar.eus helbidera edo sare sozialen bitartez) behar dute maiatzaren 27ko 13:00ak baino lehen.