Herriko hiru artistak emandako artelanen zozketa antolatu dute Zaporeak Proiektuari laguntzeko

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Herriko hiru artistak emandako artelanen zozketa antolatu dute Zaporeak Proiektuari laguntzeko
ETA KITTO 2021, Mai 10

Erronka 2021 kanpainaren amaiera gisa, Zaporeak Proiektuko produktuak saltzeko denda zabalduko dute Untzagako jubilatu etxean aste honetan ere, gaur, etzi eta barixakuan, 17:30etik 19:30era. Bertan haur zein helduendako kamisetak, sudaderak, buffak, botilak, motxilak, sukalderako amantalak eta musukoak erosteko aukera izango duzue eta, bide batez, Zaporeak Proiektuko boluntarioei Lesbosen errefuxiatuei jaten ematen lagunduko diezue.

Gainera, herriko hiru artistaren laguntzari esker zozketa antolatu dute. Esteban Oroz, Elisabeth Eguren eta Esther Galarza Untzagako dendan egon ziren eguaztenean, donazioa egiten: Orozek eta Egurenek koadro bana eman dute (“Arrajola baserria” eta “Udaberria”) eta Galarzak zeramika-lan bat (“Itsasoko-ostra”) eta, 2 eurotan saltzen ari diren rifak erosita, artelan horietako bat irabazteko aukera izango duzue. Zozketa maiatzaren 14an, 19:30ean egingo dute, Untzagako jubilatu etxean bertan.

Arrajola baserria (Esteban Oroz)

Arrajola baserria (Esteban Oroz)

Udaberria (Elisabeth Eguren)

Udaberria (Elisabeth Eguren)

Itsasoko ostra (Esther Galarza)

Itsasoko ostra (Esther Galarza)

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »