Herriko zuhaitzen adarrak inausten dihardute

Herriko zuhaitzen adarrak inausten dihardute
2021/11/02 eta kitto!
Azaroaren hasierarekin, udazkenaren erdian, lurra zuhaitzetatik eroritako hostoz betetzen ari da. Zuhaitzei kolore beroa eman dieten hosto hori eta gorriek lurra hartu dute poliki-poliki, neguko hotza udako beroa baino gertuago dugun seinale. Horrela, urtero sasoi horretan egiten den bezala, herriko zuhaitzen adarrak inausteko lanak hasi dituzte eta, gaur goizean, Untzagako zuhaitzak ‘ile-apaindegitik’ pasa dira.

IMG_7177IMG_7178