Hilabete koronabirus kasu berririk gabe Eibarren

0    Gizartea 
ETA KITTO
Hilabete koronabirus kasu berririk gabe Eibarren
ETA KITTO 2020, Eka 09

Gora egin dute nabarmen PCR bidez EAEn atzeman diren koronabirus kasu berriak. 16 kasu berri atzeman dira gaur, 5 Araban (Gasteizen), 10 Bizkaian (5 Bilbon eta Alonsotegi, Gueñes, Portugalete, Sondika eta Zaratamon kasu bana) eta 1 Gipuzkoan (Aretxabaleta).

Aspaldi ikusten ez genuen birsorkuntza tasarik altuena eman da gaur, 1,59 hain zuzen ere. Apirila amaieratik ez da halako birsorkuntz atasa alturik eman. Horrek birusa aktibo eta zabaltzen ari dela adierazten du.

Debabarrenean  aldiz, ez da kasu berririk atzeman. Martxoa eta apirila gailur eta aldapaz beteriko grafika ikusten genuen, baina bada hilabete Eibarren lautada luzea ikuste dugula. Izan ere, maiatzaren 8tik ez da koronabirus kasu berririk atzeman gure herrian. Martxoa eta bereziki apirila hilabete benetan gogorrak izan ziren koronabirus kasu berriei eta hildako kopuruei begiartuz gero.

Pixkanaka, ospitaletako egoera ere apur bat hobetezen joan da eta gaur egun lasai antzean bizi bagara ere, ezin dugu ahaztu birusak hemen jarraitzen duela eta mugikortasuna handitzearekin batera are zorrotzagoak izan behar direla osasun neurri guztiak (eskuak garbitzea, maskara erabiltzea, 2m tartea mantentzea…)

 

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »