Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/07/13 eta kitto!
Atzo hiru koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasa 174,71koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren bost kasu atzeman dituzte eta Ermuan bakarra. Beraz, guztira bederatzi kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 9.498 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 788 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 94 Araban, 404 Bizkaian eta 251 Gipuzkoan eta 39 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 26 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 23 pertsona ZIUn daude.