Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/08/31 eta kitto!
Atzo hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren. Horrela, herriko intzidentzia-tasak behera egin du eta 320,30ekoa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren lau kasu atzeman dituzte, Ermuan hiru eta Mutrikun kasu bakarra. Horrela, guztira 11 kasu atzeman dituzte Debabarrenean.

EAEn, atzo, 6.570 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 349 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 35 Araban, 206 Bizkaian eta 105 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 72 pertsona ZIUn daude.