Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/09/17 eta kitto!
Atzo hiru koronabirus kasu atzeman zituzten Eibarren eta herriko intzidentzia-tasa 145,59koa da orain.

Eskualdeko beste herrietara begira, Elgoibarren bi kasu atzeman zituzten atzo eta Mutrikun kasu bakarra. Horrela, guztira sei kasu atzeman zituzten Debabarrenean.

EAEn, atzo, 4.462 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 163 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 20 Araban, 86 Bizkaian eta 56 Gipuzkoan eta 1 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 24 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.