Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren

Hiru koronabirus kasu berri atzeman dituzte Eibarren
2021/09/21 eta kitto!
Atzo hiru koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasa 116,47koa da.

Eskualdeko beste herrietara begira, Soraluzen eta Elgoibarren kasu bana atzeman zuten. Horrela, Debabarrenean bost kasu berri atzeman zituzten guztira.

Atzo EAEn 6.723 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 119 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 11 Araban, 57 Bizkaian, 45 Gipuzkoan eta 6 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 16 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 50 pertsona ZIUn daude.