Hiru koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo Eibarren

Hiru koronabirus kasu berri atzeman zituzten atzo Eibarren
2021/07/06 10:38
eta kitto!
Atzo hiru koronabirus kasu berri atzeman zituzten Eibarren eta intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, 87,36an kokatuz.

Eskualdeko beste herrietara begira, Mallabian, Mutrikun eta Soraluzen kasu bana atzeman dituzte.

EAEn, atzo, 10.042 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 486 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 57 Araban, 194 Bizkaian eta 220 Gipuzkoan eta 15 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 22 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 30 pertsona ZIUn daude.