Hiru lagun atxilotu dituzte droga-trafikoagatik

0    Gizartea 
ETA KITTO ETA KITTO
Hiru lagun atxilotu dituzte droga-trafikoagatik
ETA KITTO 2022, Urr 05

Ertzaintzak bi gizon eta emakume bat atxilotu zituen atzo Eibarren, 21:00ak inguruan, autoan droga banatzen zebiltzala harrapatu ondoren. Izan ere, autoak maniobra arraroak egin zituen polizien aurrean, Ertzaintzak ohar baten bitartez adierazi duenaren arabera.

Autoko bidaiariekin berbetan hasi zirenean, poliziak konturatu ziren euren kontakizuna ez zela “batere” sinesgarria eta “jarrera susmagarria” zutela, Ertzaintzaren arabera. Beraz, autoa miatzen hasi eta Ertzaintzaren txakurrek MDM pastilla, haxixa eta anfetaminak aurkitu zituzten.

Hirukotea ertzain-etxera eraman zuten eta gaur goizean jarri behar zituzten agintari judizialaren eskuetan Eibarko Guardiko Epaitegian.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »