Hiru laguni eginbideak ireki dizkiete trenean pintaketak egiteagatik

Hiru laguni eginbideak ireki dizkiete trenean pintaketak egiteagatik
2020/10/13 eta kitto!
Ertzaintzak eginbideak ireki dizkie ustez trenean pintaketak egin dituzten hiru eibartar gazteri. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak atzo goizean atzo eman zien horren berri 23, 24 eta 28 urteko mutilei, trenean egindako pintaketa batzuen ikerketa egiten diharduen bitartean.

Gazteak ustez trenean pintaketa egiten ari zirenean bizilagun batek Ertzainari abisua eman zion eta, bertara joan ondoren, poliziak auto bat gelditu zuen. Barruan hiru lagunak zeuden eta, batek eskuak margotuta edukitzeaz gain, hainbat esprai ontzi aurkitu zituzten autoan.