Hiru positibo berri atzeman dituzte Eibarren, bost guztira Debabarrenean

Hiru positibo berri atzeman dituzte Eibarren, bost guztira Debabarrenean
2021/05/12 eta kitto!
Atzo hiru koronabirus kasu positibo atzeman zituzten herrian, aurreko egunean baino bost gutxiago, eta intzidentzia-tasak behera egin du 298,46an kokatuz.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan eta Elgoibarren positibo bana atzeman zuten. Beraz, guztira bost positibo atzeman zituzten eskualdean, aurreko egunean baino zortzi gutxiago.

Atzo EAEn 9.684 test diagnostiko egin ziren, eta haietatik 479 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 29 Araban, 298 Bizkaian, 149 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 69 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 159 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 39 hildako egon direla.