Hiru positibo berri atzeman dituzte Eibarren

Hiru positibo berri atzeman dituzte Eibarren
2021/03/25 eta kitto!
Atzo hiru koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren, aurreko egunean baino bi gutxiago, eta intzidentzia-tasak berdin jarraitzen du, 207,47koa delarik.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan hiru positibo atzeman zituzten (724,14), Deban eta Elgoibarren bi ,eta Mutrikun bat.

Atzo, 9.973 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 529 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 136 Araban, 239 Bizkaian, 151 Gipuzkoan eta 3 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 47 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 83 pertsona ZIUn daude.