Hiru positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta eremu horira pasa gara

Hiru positibo berri atzeman dituzte Eibarren eta eremu horira pasa gara
2021/03/11 eta kitto!
Atzo hiru koronabirus kasu positibo gehiago atzeman zituzten Eibarren eta, ondorioz, eremu horian sartu gara 298,46ko intzidentzia-tasarekin.

Eskualdeko beste herriei begira, Ermuan zazpi positibo atzeman zituzten eta eremu gorrian sartu da (530,62), Mutrikun lau kasu atzeman zituzten, Mallabian bi eta Elgoibarren bat.

Atzo, 8.571 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 369 positiboak izan ziren.

Lurraldeen arabera: 58 Araban, 201 Bizkaian, 106 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 31 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 100 pertsona ZIUn daude.